Albistea
Eguesibarko Udalak hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du Toledoko tren-istripuagatik

Bandera ofizialak haga erdian egonen dira udalerriko eraikin publiko guztietan, urriaren 29tik 31ra, dolua eta biktimekiko elkartasuna adierazteko.
Eguesibarko Udalak dolu ofiziala ezarri du udalerrian, 2026ko urriaren 28an Toledoko probintziako Urdako geltokiaren parean gertatutako tren-istripu larriaren ondorioz. Istripuak dozenaka hildako eta zauritu eragin ditu.
Urriaren 28an sinatutako Alkatetzaren 3644 zenbakiko Ebazpenean jasotako neurriak ezartzen du bandera ofizialak haga erdian egonen direla urriaren 29ko 00:00etatik urriaren 31ko 24:00etara.
Adierazpen horren bidez, Udalak gertatutakoak eragindako samina adierazi du, eta doluminak helarazi dizkie hildakoen senide eta gertukoei. Era berean, zauritutako pertsonak lehenbailehen osatzea opa du.
Udalak, halaber, babesa adierazi die istripuko biktimei arreta eta laguntza ematen lanean ari diren pertsona guztiei.
Beraz, dolu ofizialaren aldia hiru egun osokoa izanen da.


