Albistea

Eguesibarko Udalak laranjaz argiztatuko ditu udaletxeko eraikina eta Sarrigurengo pinua azaroaren 2an, astelehenean

Ekimen hau Eskualdeko Minaren Sindrome Konplexuaren (SDRC/Sudeck) Nazioarteko Egunaren harira antolatu da. Egun hori azaroko lehen astelehenean ospatzen da.

Eskualdeko Minaren Sindrome Konplexuaren (SDRC/Sudeck) Nazioarteko Eguna dela eta, aurten azaroaren 2an, astelehenean, Eguesibarko Udalak laranjaz argiztatuko ditu udaletxeko eraikina eta Sarrigurengo erdiko biribilgunean dagoen pinua.

Keinu sinboliko honen bidez, Udalak ikusgarritasuna eman nahi die gaixotasun arraro honekin bizi diren pertsonei. Gaixotasuna oraindik ere gutxi ezagutzen da, eta, askotan, berandu edo gaizki diagnostikatzen da. Sindromeak min kroniko eta handia eragiten du, eta eragin nabarmena izan dezake gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatean.

Ekimen honen bidez, Eguesibarko Udalak bat egiten du Eskualdeko Minaren Sindrome Konplexua (SDRC/Sudeck) duten Pazienteen Espainiako Elkarteak egiten duen sentsibilizazio-lanarekin. Elkarte horrek gaixotasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko eta haien nahiz familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…
Diruz laguntzen du: