Albistea
Eguesibarko Udalak laranjaz argiztatuko ditu udaletxeko eraikina eta Sarrigurengo pinua TDAHaren Egun Nazionala dela eta

Astearte honetan, urriaren 27an, Eguesibarrek bat eginen du Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduaren (TDAH) Egun Nazionalaren ospakizunarekin, «Aldatu zure jarrera, aldatu haren etorkizuna» lelopean.
Eguesibarko Udalak laranjaz argiztatuko ditu gaur, urriaren 27an, asteartean, udaletxeko eraikina eta Sarrigurengo erdiko biribilgunean dagoen pinua, Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduaren (TDAH) Egun Nazionala dela eta.
Ekimen honen bidez, Udalak neurogarapenaren nahasmendu hau ikusarazten lagundu nahi du, eta herritarrak sentsibilizatu nahi ditu TDAHa duten pertsonei eta haien familiei ulermena, laguntza eta babesa eskaintzearen garrantziaz.
Aurtengo kanpainaren leloa «Aldatu zure jarrera, aldatu haren etorkizuna» da. Mezua familiei, irakasleei, enpresei eta gizarte osoari zuzenduta dago, eta inguruko pertsonen jarrerek, ulermenak eta babesak TDAHa duten pertsonen bizi-kalitatean eta aukeretan eragin positiboa izan dezaketela azpimarratzen du.
Keinu sinboliko honen bidez, Eguesibarko Udalak bat egiten du ADHI Arreta Defizita, Hiperaktibitatea eta Inpultsibitatea Tratatzeko eta Aztertzeko Nafarroako Elkarteak egiten duen sentsibilizazio-lanarekin. Elkarteak 25 urtetik gorako ibilbidea du Nafarroan, eta estatu mailako TDAH elkarteen federazioko kide da.


