Albistea

Eguesibarrek euskarazko jostailuen erakusketa hartuko du azaroaren 18an eta 19an

Sarrigurengo Oihanburu aretoak publiko guztiei zuzendutako euskarazko jostailuen erakusketa hartuko du. Jarduera 17:00etatik 19:00etara izango da, eta sarrera librea izango da.

Eguesibarrek euskarazko jostailuen erakusketa hartuko du datorren azaroaren 18an eta 19an. Proposamen honen bidez, familiek euskarazko hainbat jolas eta jostailu ezagutu eta probatzeko aukera izango dute.

Erakusketan begiraleak izango dira, bertaratzen direnei jostailuak ezagutzen eta jardueretan parte hartzen laguntzeko.

Ekimenak familian jolasteko eta euskaraz modu ludiko eta parte-hartzailean gozatzeko aukera eskaintzen du, jolasaren bidez euskararen erabilera sustatuz.

Erakusketa Sarrigurengo Oihanburu aretoan izango da, bi egunetan, 17:00etatik 19:00etara. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, eta sarrera librea izango da, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

Jardueraren informazioa

  • Jarduera: Euskarazko jostailuen erakusketa.

  • Egunak: Azaroaren 18a eta 19a.

  • Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

  • Lekua: Oihanburu aretoa, Sarriguren.

  • Hartzaileak: Adin guztietako pertsonak.

  • Sarrera: Librea.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…
Diruz laguntzen du: