Albistea

Eguesibarrek Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren VIII. Astea ospatuko du azaroaren 16tik 20ra, aniztasuna eta inklusioa ardatz hartuta

Hau izen-ematea behar duen jarduera bat da. Datak, orduak eta harremanetarako datuak berriaren gorputzean daude.

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauak haur, nerabe eta familientzako jarduerak bilduko ditu, eta arreta berezia jarriko du aniztasun funtzionalean, irisgarritasunean eta komunitatearen parte-hartzean.

Eguesibarrek Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren VIII. Astea ospatuko du 2026ko azaroaren 16tik 20ra. Ekimenaren helburua haurren eta nerabeen eskubideen inguruan sentsibilizatzea, haien parte-hartzea sustatzea eta komunitate inklusiboago bat bultzatzea da.

Azaroaren 20an ospatzen den Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, aurtengo edizioak arreta berezia jarriko du aniztasun funtzionalean, inklusioan eta irisgarritasunean, pertsona bakoitzaren gaitasun, esperientzia eta behar desberdinak aitortzetik abiatuta.

Egitarauak haurrentzako jarduerak, belaunaldien arteko proposamenak, familien eta profesionalen arteko topaketak, ikuskizunak eta kirol inklusiboak uztartuko ditu. Era berean, Eguesibarko elkarteen, kolektiboen, familien eta komunitateko baliabideen arteko lankidetza sustatu nahi du.

Komunitate osoarentzako jarduerez beteriko astea

Azaroaren 16a, astelehena

Egitaraua 16:45ean hasiko da, haurren eskubideei buruzko jarduera batekin eta «Ven, juega y aprende» proiektuaren aurkezpenarekin.

17:45ean, «Zein da zure superboterea?» jarduera eginen da, aniztasunari eta inklusioari buruzko ipuinen bidez.

Jarduerak FAZaren ondoko karpan eginen dira, eta sarrera librea izanen da.

Azaroaren 17a, asteartea

16:30ean, VIDAAS zentrora bisita antolatuko da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Azaroaren 10a baino lehen eman beharko da izena.

16:30etik 18:30era, FAZak familien eta profesionalen arteko elkarrizketa-topaketa hartuko du. Bertan, desgaitasuna duten seme-alabak dituzten familiei ematen zaien laguntza eta babesa hobetzeko esperientziak partekatuko dira. Jarduera honetan ere aldez aurretik izena eman beharko da.

Ordutegi berean, FAZaren ondoko karpan haurrentzako animazio-jarduerak eta jolasak eskainiko dira, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Sarrera librea izanen da.

Azaroaren 18a, asteazkena

16:30etik 18:30era, familia osoarentzako belaunaldien arteko jarduera eginen da, adin desberdinetako pertsonen arteko topaketa eta parte-hartzea sustatzeko.

Jarduera FAZaren ondoko karpan izanen da, eta sarrera librea izanen da.

Azaroaren 19a, osteguna

17:00etan, TDiferencia konpainiak «La brubuja disléxica» ikuskizuna aurkeztuko du, aniztasunari eta inklusioari eskainitako asteko egitarauaren barruan.

Emanaldia FAZaren ondoko karpan izanen da, eta sarrera librea izanen da.

Azaroaren 20a, ostirala

Jardunaldiak Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginen du, eta hainbat jarduera eskainiko dira.

Egitarauak kalejira bat bilduko du, Konpartsa Txikiarekin eta gaitariekin; dantzak Lakarri Txiki-Gazte Dantza Taldearekin; eta txokolate-jana. Jarduerak 16:00etatik 19:00etara eginen dira, FAZaren ondoko karpan.

Gainera, 17:30etik 19:00etara, Gazte Etxean kirol inklusiboen jarduera eginen da.

Parte-hartzea, aniztasuna eta komunitate-lana

Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren VIII. Asteak haurrek eta nerabeek parte hartzeko, beren iritziak adierazteko eta komunitateko kide sentitzeko espazioak sortu nahi ditu.

Helburu nagusien artean daude aniztasun funtzionalaren inguruan sentsibilizatzea, pertsona bakoitzaren gaitasunak balioestea, irisgarritasuna sustatzea eta familien, profesionalen, elkarteen eta Eguesibarko baliabideen arteko lankidetza indartzea.

Ekimenak, halaber, elkarrizketa eta elkarlana bultzatu nahi ditu, haurren eta nerabeen errealitate desberdinak kontuan hartuko dituzten inguruneak eraikitzen aurrera egiteko.

Izen-emateak eta informazioa

Jarduera gehienetan sarrera librea izanen da.

Azaroaren 17an VIDAAS zentrora eginen den bisitarako eta familien eta profesionalen arteko elkarrizketa-topaketarako, azaroaren 10a baino lehen eman beharko da izena, honako bide hauen bidez:

Telefonoa: 948 165 651
Posta elektronikoa: caf@egues.es

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…
Diruz laguntzen du: