Jarduera

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu osoan emakumeen aurka egiten den indarkeria salatzeko eta hura desagerrarazteko herrialde guztietan politikak ezartzea aldarrikatzeko.

Egun honen jatorria 1960ko azaroaren 25ean dago. Egun hartan, Patria, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpak, Tximeletak izenez ere ezagunak, erail zituzten, Rafael Leónidas Trujillo Dominikar Errepublikako diktadorearen aurka beren eskubideen alde borrokatzeagatik.

Azaroaren 25eko deialdia Latinoamerikako mugimendu feministak bultzatu zuen 1981ean, eta 1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…
Diruz laguntzen du: