Jarduera
Prompt-a-thon

Berrikuntza teknologikoko esperientzia kolaboratiboa, Zientziaren Astearen 10. edizioaren barruan. Parte-hartzaileek taldean lan egingo dute, aparkalekuarekin eta tokiko merkataritzarekiko fidelizazioarekin lotutako erronkei irtenbide digitalak emateko. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko.
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
Azaroaren 14a, larunbata
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara (parte-hartzaileen beharren arabera).
Lekua: Eguesibarko Enpresa Mintegia.
Azaroaren 15a, igandea
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara.
Lekua: Eguesibarko Udala.
Izen-ematea zabalik 16 urtetik gorakoentzat
Parte hartu nahi duten pertsonek helbide elektroniko honen bidez eman dezakete izena:
desarrollolocal@egues.es


