Jarduera
Maskharah Programa “Koadro harearekin”

Teknika erraz eta oso dibertigarri baten bidez, parte-hartzaile bakoitzak koadro bat eginen du, hainbat diseinutako txantiloien gainean koloretako harea erabiliz. Jarduera dibertigarri honek sormena eta irudimena sustatzen ditu, eta parte-hartzaileei beren eskuekin benetako artelan bat sortzeko gai direla deskubritzeak ematen duen poza bizitzeko aukera eskaintzen die.
QR kodea (012): jardueraren aurreko asteazkenera arte.
Eguna eta ordua: Azaroaren 14an, 18:30ean
Lekua: Institutuko gimnasioa (Sarriguren)
Adina: 8 eta 14 urte bitartekoentzat
Prezioa: Doan
Izen-emateak: Jardueraren aurreko asteazkenera arte.


